Esperientzia pilotua landa-ingurunean
Kokapena eta irismena
Ikerketarako aukeratu den bide nagusia Amezketa eta Abaltzisketa arteko tartea da. Izan ere, Gipuzkoako landa-inguruneko ohiko erronkak ditu, hala nola malda handiak, bihurgune itxiak eta errepide-baldintza aldakorrak.
Berrikuntza eta teknologia
Proiektuko I+Garen helburua, hasiera batean, 4. mailako* prototipo bat garatzea da, landa-inguruneetan gidatze-funtzio batzuk automatizatzeko aukera aztertzeko. Gaur egun, ibilgailuek ez dute halako funtziorik.
* Gida-sistema automatizatu batek gidatze-lan guztiak egiten ditu, baita giza gidariak esku hartzeko eskaera bati behar bezala erantzuten ez dioenean ere.

Energia eta jasangarritasuna
Ibilgailu elektriko bat erabiliko da, Gipuzkoako jasangarritasun-helburuekin bat etorriz. Ibilgailu mota horrek, isuriak murrizteaz gain, energia-baliabideen erabilera optimizatzen du, ibilgailu arruntekin konparatuz gero.
Segurtasuna eta araudia
Ibilgailu autonomoak sentsore aurreratuak eta telemetria izango ditu, oztopoak denbora errealean detektatzeko eta jarduera segurua bermatzeko. Segurtasun-arauak eta urruneko kontrolerako, larrialdiko laguntzarako eta operadoreak gaitzeko protokoloak betetzen direla begiratuko da, edozein ezustekori eraginkortasunez erantzuten zaiola ziurtatzeko.
Esperientzia pilotua: Amezketa eta Abaltzisketa arteko bidea

Ikaskuntzak eta erreplikagarritasuna
Gaikuntza-fasearen ondoren, 2025eko abuztutik abendura bitartean, proba bat egingo da Zerain eta Segura arteko bidean, ikasitakoa aprobetxatuz. Gidatze autonomorako zailagoa den ingurune batean datuak biltzea izango da funtsezko helburua. Sistema eboluzionatzen lagunduko du horrek.
Ikuspegi hori ibilbide berri bakoitzean errepikatuko da. Hala, zerbitzua tokian tokiko beharretara egokitzen jarraituko dugu eta fase bakoitzean eredua optimizatuko da, tokian-tokian nahiz Europan errepika daitekeela bermatze aldera.