LandaGO landa-mugikortasun autonomoko proiektuak bere garapenean urrats giltzarria eman du datu bilketaren hasierarekin. 2025eko urtarrilaren hasieratik, ibilgailua Amezketa eta Abaltzisketa lotzen dituen errepidean dabil, Gipuzkoan.
Hasierako fase honetan, ibilgailua ez da modu autonomoan gidatuko, baina, uneoro, langile espezializatuek gainbegiratuko dute. Helburu nagusia da benetako lur-baldintzei buruzko ezinbesteko datuak biltzea , hala nola, desnibela, errepidearen irregulartasunak eta balizko oztopoei buruz, teknologia autonomoa landa-inguruneetara egokitzeko ezinbestekoak izango direnak.
Ibilgailuaren presentzia gero eta ohikoagoa izango da eremuan, Gipuzkoako landa eremuetako mugikortasuna eraldatzea bilatzen duen etapa bati hasiera emango diona, irisgarriagoa, seguruagoa eta eraginkorragoa bihurtuz.