2025eko irailaren 12an, LandaGO izango da UIK – Udako Ikastaroak egitasmoko ikastaro batean: “Herri txikiak aurrera begira: mugikortasun berriak, aukerak eta erronkak”.
Han azalduko dugu LandaGOren ikuspegia, hau da, mugikortasun autonomoak nola lagun dezakeen herri txikien etorkizunean. Era berean, proiektuaren alde soziala eta berrikuntzak landa-inguruneetan ekar ditzakeen aukerak izango ditugu hizpide.
Eskertzen dugu gonbidapena, aukera paregabea baita gure esperientziak partekatzeko eta beste eragile batzuekin batera ikasten jarraitzeko, herri txikietako mugikortasunaren erronka eta aukeren inguruan.
