Pribatutasun politika
Guretzat oso garrantzitsuak dira zure pribatutasuna eta zure datu pertsonalen babesa. Pribatutasunari eta datu pertsonalen babesari buruzko adierazpen honetan, bi alderdi horiei buruz zer printzipio ditugun azaltzen da. Orobat, datu pertsonalak babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoa betetzen da, gure erabiltzaileei behar den informazio guztia emateari eta datu pertsonalak tratatzeko baimena eskatzeari dagokienez. Web honetan zure datu pertsonalak eman aurretik, irakur itzazu baldintza hauek arretaz.
EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUAK, 2016ko apirilaren 27koak, datu pertsonalak tratatzeari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak (aurrerantzean DBEO), aurreikusitakoaren ondorioetarako, «Webaren erabiltzaileak» izendapena jasoko du webguneko datu-orrien bitartez nahiz posta elektronikoz bidaltzen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduak.
DBEOren 13. artikuluak ezarritakoa betez, tratamendu hori dela-eta zure datu pertsonalen babesaren arloan dagokizun informazioa emango dizugu jarraian.
Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta xehea
Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Datuen tratamenduaren arduraduna: EUROGAP izango da webgune honen bidez lortutako datu pertsonalen tratamenduaren arduradun bakarra.
Arduradunaren identitatea: EUROGAP S.L.
IFZ/IFK: B-20323424
Helbidea: Zuatzu Enpresa Parkea, Zurriola eraikina, 1. solairua – 3. Lokala
20018 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Kontaktua: info@eurogap.es
Izen komertziala: LandaGO
Helbide elektronikoa: landago@landago.eus
Datuen lagapena: Datu pertsonalak LandaGO osatzen duten erakundeei (VICOMTECH, BASQUECCAM, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, MUBIL eta EUSKO JAURLARITZA) laga ahal izango zaizkie, pribatutasun-politika honetan ezarritako helburu beretarako. Nolanahi ere, lagatako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko dira
Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Web honetako datu-orrien bidez nahiz haietan adierazitako helbide elektronikoen bidez LandaGOrekin ezarri duzun harremanari buruzko informazioa kudeatzeko; eta egiten dizkiguzun kontsulta eta informazio-eskari edo eskaerak kudeatzeko, enplegu-eskaerak barne, baita guk emandako erantzun, komunikazio nahiz bidalketak ere. Nola lortu ditugu zure datuak?
Egoera jakin batzuetan, baliteke «profil komertzial» bat egitea zuk emandako informazioan oinarrituta, baina ez da profil horretan oinarrituta erabaki automatizaturik hartuko.
Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak zertarako eman zenituen, helburu hori betetzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, edo zuk ezabatzeko eskatzen diguzun arte, eta, edonola ere, helburu horren eta tratamenduaren ondoriozko erantzukizunak zehazteko behar den epean.
Zer legitimazio dugu zure datuak tratatzeko?
Helburu jakin baterako edo batzuetarako eman duzun baimena da zure datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria.
Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Ez dugu zure informazio pertsonala inorekin partekatuko, salbu eta legeak horretara behartzen bagaitu, gurekin duzun harremana garatzeko nahiz kontrolatzeko hirugarren batzuen tratamenduekin konektatu behar badugu edo zuk horretarako berariazko baimena eman badiguzu.
Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?
Lehenik eta behin, eskubidea duzu LandaGOn zure datu pertsonalik tratatzen ari garen jakiteko.
Orobat, eskubidea duzu datu pertsonalak eskuratzeko eta datu okerrak zuzendu edo, bestela, ezaba daitezela eskatzeko; besteak beste, datuak zertarako jaso ziren, aurrerantzean ez badira beharrezkoak helburu horiek betetzeko.
Inguruabar jakin batzuetan, datuen tratamenduari aurka egin edo hura mugatzeko eskatu ahal izango duzu. Hala bada, erreklamazioak egiteko edo horietan defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.
Era berean, eskubidea duzu emandako baimena edozein momentutan ezeztatzeko; nolanahi ere, horrek ez dio zilegitasunik kenduko ezeztatu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduari.
Eskubide horiek materialki balia ditzakezu, enpresarekin harremanetan jarriz. Horretarako, bidali idazki bat «Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?» epigrafean adierazitako posta-helbide edo helbide elektronikora, eta enpresak zure eskaera egiteko ereduak edo inprimakiak emango dizkizu.
Gainera, erreklamazio bat aurkez dezakezu datuak babesteko kontrol-agintaritza eskudunean, kasu honetan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (https://www.aepd.es/es), uste baduzu zure datu pertsonalen tratamenduak urratu egin duela arlo horretan indarrean dagoen araudia eta, bereziki, zure eskubideak erabiltzean ez baduzu nahi zenuen emaitza lortu.
Ahaleginak egin ditugu, eta egunero saiatzen gara, gure erabiltzaileei konfiantza emango dien gune seguru eta fidagarri bat sortzen haiekin komunikatzeko, eta horregatik jakinarazi nahi dizugu zein diren gure printzipioak zure pribatutasunari eta datu pertsonalen babesari dagokienez. Guztia ere, gardentasuna, leialtasuna, jardunbide egokiak, bermeak eta zure pribatutasuna eta zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko aplikatzen ditugun segurtasun-neurri gehigarriak etengabe hobetzeko. Alde horretatik, borondatez ematen dizugu DBEOk ematera behartzen ez duen informazio gehigarri hau:
- Zure datu pertsonalak DBEOn horretarako ezarritako printzipioen arabera tratatzeko konpromisoa hartzen dugu: zurekiko zilegitasunez, leialtasunez eta gardentasunez tratatuko ditugu («zilegitasuna, leialtasuna eta gardentasuna»); helburu jakin, esplizitu eta legitimo batzuetarako jasoko ditugu, eta gero ez ditugu xede horiekin bateraezina den moduren batean tratatuko («helburua mugatzea»); gure helburuetarako aproposak, egokiak eta behar-beharrezkoak diren datuak soilik eskatuko dizkizugu (ahalik eta gutxienak, «datuen minimizazioa»); zentzuzko neurri guztiak hartzen ahaleginduko gara zure datuak zehatzak izan daitezen eta, beharrezkoa izanez gero, etengabe eguneratuta egon daitezen («zehaztasuna»); ez ditugu gordeko tratamenduaren helburuetarako beharrezkoa den denboran baino gehiagoan («kontserbatzeko epea mugatzea»); eta neurri tekniko eta antolaketa-neurri egokiak aplikatuz tratatuko ditugu, datuen behar bezalako segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko moduan («osotasuna eta konfidentzialtasuna»).
- Zure datu pertsonalen tratamendurako baimena eskatzen dizugunean, baimena emateko baiezko ekintza argi bat egitea eskatuko dizugu, zure borondate aske, berariazko, informatu eta zalantzarik gabea islatu dezan. Horretarako, tratamenduari buruzko informazio guztia eman ondoren, eskatuko dizugu markatu gabe dagoen lauki bat markatzea baimena emateko.
- Hamalau urtetik beherakoa bazara, ez diguzu zure datu pertsonalik eman behar, guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularraren baimena behar dugulako horiek tratatzeko, eta hark zehaztu behar duelako irismena.
Posta elektronikoz egindako komunikazio komertzialak
Uztailaren 11ko 34/2002 Legearekin bat etorriz (Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa, LSSI-CE edo LSSI), ez dugu SPAMik egiten, eta, beraz, ez dizugu posta elektronikoz publizitate- edo promozio-komunikaziorik bidaliko, aldez aurretik eskatu edo berariaz baimendu ez badituzu, salbu eta aldez aurreko kontratu-harreman bat baduzu gurekin eta komunikazio komertzialak LandaGOren produktuei edo zerbitzuei buruzkoak eta hasiera batean zurekin kontratatu zirenen antzekoak badira.
Nolanahi ere, komunikazio komertzialak argi eta garbi identifikatuko dira beti, eta haietan ere argi eta garbi adieraziko da bidaltzaileak gu garela. Era berean, komunikazio bakoitzean, zure datuak promozioetarako tratatzeari uko egiteko aukera emango dizugu. Horretarako, posta elektronikoko helbide bat edo beste helbide elektroniko baliodun bat adieraziko dizugu, eskubide hori baliatu ahal izan dezazun.
Datuen egiazkotasuna eta zehaztasuna
Erabiltzaile gisa, zeu zara ematen dizkiguzun datuen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzule bakarra; beraz, datu horiek egiazkoak eta osoak direla bermatzen eta horren erantzukizuna hartzen duzu, baita datu horiek behar bezala eguneratuta edukitzeko konpromisoa ere, datuen indarraldian aldaketarik bada LandaGOri horren berri emanez.
Aldaketak pribatutasuneko eta datuak babesteko politikan
Ohartarazi behar dugu pribatutasuneko eta datuak babesteko politika hau alda litekeela legegintzan edo jurisprudentzian aldaketarik bada, edo industriaren jardunbideetan edo autoerregulazioan. Horregatik, politika hau aldizka bisitatzea gomendatzen zaie erabiltzaileei. LandaGOk eskubidea izango du politika hau aldatu eta aurretik adierazitako inguruabarretara egokitzeko. Orrialde honetan iragarriko ditu egindako aldaketak, zentzuzko aurrerapen batekin, horiek martxan jarri aurretik.
Dokumentu hau 2024-12-16an berrikusi zen.